Petrolioa

Upeleko 55 dolarreraino igo da petrolioaren prezioa

LPEE Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeak marka berria ezarri du petrolioaren prezioan, iragan ostiralean upela 55 dolarretara igo ostean. Igoera eragin duen arrazoi nagusienetako bat, Mexikoko golkoan ‘Dennis’ haizerauntsiak eragindako kalteak izan daitezke. Ondorioz, gerta daitekeen hornidura-etetea ekiditeko eta prezioak bere horretan mantentzeko, LPEEko presidente Ahmad Fahad Al-Ahmad Al-Sabahek adierazi du upelaren ekoizpena handituko dutela.

2005eko uztailaren 11
16:54
Entzun
Historian izan duen hirugarren igoerarik handiena izan du petrolio upelaren prezioak. Upela 55dolarretara igotzea, Mexikoko golkoan izandako ‘Dennis’ haizerauntsiaren ondorio zuzena da. Han ekoizten da petrolioaren % 25 eta, AEBetan kontsumitzen den gas naturalaren %25 ere. PVM energia aholkularitzak adierazi duenez sarraskiaren ondorioz %42 jaitsi da petrolio ekoizpena. Bestetik, Angolako petrolio ekoizle garrantzitsu batek greba deitu du, eta hornigaia ekoiztea uzteak sor lezakeen egoeraren beldur dira.

Ekoizpena jaistearen ondorioz, LPEEk egunero ekoizten dituen upel kopurua ez da nahikoa beharrak asetzeko. Horren aurrean, LPEEk esan du upelaren ekoizpena handituko dutela. Egunero 1,5 milioi upel ekoiztetik, 500.000 upel ekoiztera igaroko dira.

Nolanahi ere, adituek diote Londresko atentatuek, New Yorkeko sarraskian ez bezala, ez dutela ekonomian eragin handirik sortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.