aurrekontuak

UPN, Espainiako aurrekontuak erretiratzearen aurka

PP, Foro eta hirurak nagusitu egin dira Kongresuko bozketan. Beste guztiek eskatu dute aurrekontuak itzultzeko; EAJk eta Amaiurrek, tartean.

2012ko apirilaren 25a
18:54
Entzun

Espainiako Kongresuko gehiengoak 2012ko aurrekontuak itzultzeko eskaeraren aurka egin du gaur, PP, UPN eta Foro Asturiasko parlamentarioen botoekin.

PSOE, CiU, Ezker Anitza (IU-Cha-ICV), UPD, EAJ, Amaiur, CC, ERC, BNG eta Compromis-ek eskatu zuten PPko gobernuaren aurrekontuak erretiratzeko eta berriak egiteko, hamar osoko emendakin aurkeztuta.

156 boto izan dira eskaera horren alde, 182 aurka. PPko diputatu bat abstenitu egin da, ustez akatsa egin duelako bozkatzeko unean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.