Ekonomia

Urkullu: "Datorren urterako amaituko da basamortuko zeharkaldia"

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk ekonomiaren hazkudea aurreikusi du 2014ko hasieratik, eta enpleguaren sorrera urte horretako amaierarako.

xabier martin
2013ko azaroaren 20a
14:24
Entzun

Jaurlaritzak ekonomia pizgarri gisa 6.000 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo duela esan du EAEko lehendakariak, eta hori oso lagungarria izango dela krisia atzean uzten hasteko. 2014ko hasieratik ekonomiaren hazkudea egongo dela azaldu du, sektore publikoko erreformarekin lotutako ekitaldi batean, Bilbon, eta hazkunde horrek enplegua ekarriko duela, baina urte amaierarako. "Basamortuko zeharkaldia bukatuko da, eta geroari konfiantzarekin begiratzeko aukera egongo da", esan du.

Aurtengo urtearen gogortasunari erreferentzia ere egin dio, "gertuko historiako gogorrena" izan dela esateko. "2014 ere gogorra izango da, baina hobea; zaila, baina ez hainbeste. Baieztatu dezaket datorren urterako altxatzen hasiko garela, eta mailaz mail ekonomia berpizten joango garela".

Urkulluk ikusten dituen kimu berdeek erakude eta alderdi politikoen arteko itunetan dute oinarria. Erakunde guztietan aurrekontuen egonkortasuna bermaturik dagoela uste du EAEko lehendakariak. Zerga erreforma eta ekonomia eta enplegua berpizteko plana dira lehendakariaren tresnak baikortasun mezua helarazteko. "Egoera ezin hobean gaude 2014ari ekiteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.