Ekonomia

Urkulluri eta Barkosi CETA akordioa onartzen duten galdetu die Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren sinatzaileek

Azaroaren 5erako mobilizazioak iragarri dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

jarraia128076.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2016ko urriaren 25a
11:44
Entzun

Garaipen gisa hartu dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren sinatzaileek aste honetan CETA ez sinatzea. “Mobilizazioari esker lortu da CETA ez sinatzea; Valoniako parlamentuak ezetza eman dio, baina ezezko hori mobilizazioari esker lortu da”, azaldu du Mikel Noval ELAko kideak. Eskubide Sozialen Gutunaren sinatzaileek herrien erabakian sinisten dutela azaldu du arduradun sindikalak, eta, horregatik, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta Uxue Barkos Nafarroakoari galdera egin die: “Onartzen al dute eurek CETA akordioa? Guk ez dugu ezer entzun horren haritik”.

Gaur goizean Bilboko plaza biribilean egon dira Eskubide Sozialen Gutunaren sinatzaileetako arduradun batzuk CETA eta TTIP akordio transnazionalen inguruko informazioa ematen, “negoziazio hauek herritarren bizkarrera egiten ari direlako”, Arantza Sarasola LABeko ordezkariak esan duenez. “Tratatu horien aurka gaude, antidemokratikoak direlako formen aldetik, eta elite batzuen interesak bilatzen dituztelako soilik”.

Akordio horiei ezetza esateko, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizazio bana egingo dute azaroaren 5ean. Era horretan, Europa mailan abiatutako Udazken beroa izeneko kanpainarekin bat egingo dure Eskubide Sozialen Gutunaren sinatzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.