•2010eko maiatzaren 2a. EBk, NDFk eta Greziak lehen erreskatea hitzartzen dute: 110.000 milioiko laguntza —sei zatitan—, aurrekontuetan 30.000 milioiko murrizketak egitearen truke.
•Uztailaren 7a. Greziak pentsio sistema erreformatzen du.
•Urriaren 18a. Erreskatean inbertsiogile pribatuek parte hartzea proposatzen du Alemaniak.
•Apirilaren 26a. Espero baino defizit handiagoa duela esaten du Greziak: BPGaren %10,5.
•Maiatzaren 23a. Pribatizazio plan bat iragartzen du Greziak.
•Ekainaren 6a. Greziari zorra itzultzeko zazpi urte gehiago emateko eskatzen du Alemaniak. EBZ inbertsiogile pribatuak behartzearen kontra dago.
•Ekainaren 15a. Greziako gobernua berregituratzen dute.
•Ekainaren 19a eta 20a. NDFk bigarren erreskate bat hitzartzera behartzen du eurogunea .
•Uztailaren 21a. Bigarren erreskatea —160.000 milioi— onartzen du Bruselak, bankuen «borondatezko» parte hartzearekin. Herrialde bakoitzeko parlamentuak onartu behar dute orain.
Urratsez urrats
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu