Urrearen prezioak goia jo du, 1.500 dolarrera iritsita
LONDRES. Urrearen prezioa igo egin da berriz ere. Atzo, ontzako urreak 1.500 dolarren langa gainditu zuen Londresko merkatuan. Hain justu, 1.505 dolarrean salerosi zuten, herenegun baino %0,7 garestiago. Adituen ustetan, Europako zorraren krisiak eragina du urrearen prezioan, bai eta Standard & Poors ratio agentziak AEBetako zorraren kalifikazioa jaits dezakeela aurreratzeak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu