ekonomia

Urrian 2.848 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian

Iaztik 12.991 lagun gehiago daude lanik gabe, eta orain kopurua 187.372koa.

2011ko azaroaren 3a
14:16
Entzun

Langabeziak berriro gora egin du Hego Euskal Herrian, irailarekin alderatuta urriaren bukaeran 2.848 lagun zeudelako lanik gabe, Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak gaur jakinarazi duenez.

Joan den urteko garai beretik 12.991 lagun gehiago daude beharrik barik Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta gaur egun ia berrehun mila dira langabezian: 187.372.

Araba. Urrian 48 langabe gehiago (iaztik + 1.642). Orain 22.057 langabe.

Bizkaia. Urrian 666 langabe gehiago (iaztik + 7.666). Orain 80.320 langabe.

Gipuzkoa. Urrian 19 langabe gutxiago (iaztik + 948). Orain 40.224 langabe.

Nafarroa. Urrian 2.153 langabe gehiago (iaztik + 2.735). Orain 44.771 langabe.

Hego Euskal Herria. Urrian 2.848 langabe gehiago (iaztik + 12.991). Orain 187.372 langabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.