Ekonomia

Urrian igo egin da KPI Hego Euskal Herrian

Azken hilabetean Araban hazi dira gehien prezioak: %1,3. Gorakada apalena, Nafarroan: %0,5. Bizkaian eta Gipuzkoan %1 igo Kontsumo Prezio Indizea.

2010eko azaroaren 12a
14:10
Entzun
Kontsumo Prezio Indizeak (KPI) gora egin zuen Hego Euskal Herrian urrian, Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera.

Araban eman da igoerarik handiena, hilabete batean %1,3 garestitu direlako prezioak. Han aurten %2 igo dira prezioak, iaztik %2,4.

Bizkaian eta Gipuzkoan antzeko datuak egon dira:%1 egin zuten gora prezioek urrian. Bizkaian urte hasieratik %1,7 igo dira prezioak; iaztik %2,4. Gipuzkoan %2,1 hazi dira urte hasieratik, joan den urtetik %2,1.

Nafarroan igo dira gutxien prezioak urrian: %0,5. Urte hasieratik %1,2, iaztik %2,1.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.