Urrian pozak urri

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Urrian pozak urri izaten dira burtsan. Danbateko sonatu batzuk urrian gertatu izan dira, eta AEBetan enplegua urri ibilita -asteroko langabezia datua txarra izan zen, aurreko astekoa baino 17 mila langabezi eskakizun gehiagorekin-, gorrirako bide erdia egina dago. Manufakturen ISM indizeak ere ezusteko jaitsiera izan zuen, hortaz: %2,02ko jaitsiera Ibex-35 indizean eta 2.357 milioiren salerosketa. %4na pasa galdu zuten Bolsas y Mercados, Gas Natural eta Arcelorrek. Baina 238 punturen galeran, %2,8na galdu zuten bi banku handienek, nahiz %2,04 galdu zuten Repsol-YPF izan ziren erantzule nagusiak. Nekea agertu beharko lukete indizeek, sekulako igoera izan dutelako azken hilabeteotan. Inbertsio alternatibak urriak edo eskasak izan arren, burbuilara bidean sartzeko arriskua izanen dute bestela. Europan ere, urriko gorria ugari eta poza urri: ING, Saint Gobain, Basf edota Telecom Italiak ere %4na pasa galdu zuten.



AEBen zorrak rating etxeen kalifikazio gorena du, AAA delakoa. Moody's etxeak datozen hiru urtean ez du aurrez ikusten rating hori jaisterik. Baina zergak igo edo gastu publikoa murriztuko ez balute, orduan bai. Erregea biluzik dabilela esango ote lukete?



Banestok (-%0,75) higiezinekin duen jardun osoa, Mesena SGI izeneko elkarte berri batean pilatu du. Espainia eta Hego Euskal Herriko finantza bitartekarien higiezinetako partaidetza hazkorrei aterabidea eman behar zaie. Higiezina higituz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.