Salneurriak %1,2 jaitsi egin dira urtarrilean Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan. INE Espainiako Institutu Nazionalak emandako datuek diote Nafarroan eta Araban izan dela jaitsierarik handiena (%1,4), eta txikiagoa Gipuzkoan eta Bizkaian (%1,2). Abenduan ere merketu egin ziren prezioak, baina jaitsiera esanguratsuagoa da urtarrilekoa —abenduan, batez beste, %0,1 jaitsi ziren prezioak—.
Urte arteko datuari erreparatuta, ordea, prezioek gora egin dute lau herrialdeetan. Batez beste, %0,8. Bizkaian igo da gehien KPI kontsumorako prezioen urte arteko indizea (%1,1). Atzetik dira Araba (%0,9), Gipuzkoa (%0,7) eta Nafarroa (%0,5).
Gehien merkatu diren salgaiak arropa eta oinetakoak izan dira, urtarrileko merkealdien eraginez. Merketu egin dira baita ere kultura eta aisialdia, eta sukalderako ontziteria. Aldiz, garestitu egin dira garraioak eta edari alkoholdunak.
KPI
Urtarrilean %1,2 jaitsi dira prezioak Hego Euskal Herrian
Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan merketu dira prezioak. INE Espainiako Institutu Nazionalaren datuen arabera, Nafarroan eta Araban izan da jaitsierarik handiena, %1,4koa. Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, %1,2 jaitsi dira. Urte arteko datuari erreparatuz gero, ordea, igoera ageri da: %0,8.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu