EkoNOMIA

Urtarrilean 12.875 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian

Abendutik Araban igo da gehien langabezia: %11,33. Lau lurraldeetan 146.468 lagun daude orain beharrik barik; Espainiako Estatuan, 3.327.801.

2009ko otsailaren 3a
14:11
Entzun
Langabeziak urtarrilean ere gora egin du Hego Euskal Herrian, Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak gaur jakinarazi duenez: 12.875 lagun gehiagotan, hain justu. Abendutik Araban %11,33 hazi da, Nafarroan %10,37, Gipuzkoan %10,02 eta Bizkaian %8,54. Zerbitzua eta industria arloak jo ditu indartsuen krisi ekonomikoak.

Lau lurraldeotan 146.468 lagun daude orain beharrik gabe, iaz garaiotan baino 41.310 gehiago. 146.468 lagun horietatik Bizkaian 60.314 daude (+15.571), Nafarroan 36.375 (+12.610), Gipuzkoan 33.070 (+7.968) eta Araban 16.709 (+5.161).

Espainiako Estatuan urtarrilaren bukaeran 3.327.801 pertsona zeuden beharrik barik -marka historikoa-, joan den abenduan baino 198.838 gehiago eta iazko urtarrilean baino 1.065.876. Asturiasko erkidegoan igo da gehien urtarrilean langabezia: %10,61. Ondoren, Nafarroan. Jaitsi, Ceutan eta Melillan baino ez: %3,31 eta %7,33.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.