ekonomia

Urtarrilean 9.300 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan igo da langabezia, eta denera 188.000 lagun daude beharrik gabe, iaz baino 9.303 gehiago.

2011ko otsailaren 2a
19:30
Entzun
Langabeziak goraka jarraitzen du, eta urtarrilaren amaieran Hego Euskal Herrian 188.268 lagun zeuden beharrik gabe. Abenduarekin alderatuta, 9.296 langabe gehiago zeuden. Gaur eman ditu aurreko hileko datuak Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak.

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, lauretan igo da langabezia.

Datuak

Araba. Urtarril bukaeran 21.916 langabe (abendutik +1.533, iaztik +1.327).

Bizkaia. Urtarril bukaeran 79.730 langabe (abendutik +3.602, iaztik +5.550).

Gipuzkoa. Urtarril bukaeran 41.472 langabe (abendutik +2.023, iaztik +558).

Nafarroa. Urtarril bukaeran 45.150 langabe (abendutik +2.139, iaztik +1.872).

Hego Euskal Herria. Urtarril bukaeran 188.268 langabe (abendutik +9.297, iaztik +9.303).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.