Langabezia
Urtarrilean baino 324 langabe gehiago zeuden otsailean, Hego Euskal Herrian
Hego Euskal Herrian langabezia igo egin da urtarriletik. Guztira 113.322 langabe zeuden otsailean, hau da, urtarrilean baino 324 gehiago.
Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera, 2006ko urtarriletik otsailera langabezia igo egin da Hego Euskal Herrian. Hala ere, 2005.urteko otsaileko datuekin alderatuz gero 4.455 langabetu gutxiago zeuden aurtenogan; beraz, urte arteko alderaketan murriztu egin da iaztik hona enplegu gabe daudenen kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu