Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera, langabeziak gora egin du azken hilabetean Hego Euskal Herrian. Urtarrilaren amaieran 178.965 lagun ziren enplegurik gabe zeudenak, abendu amaieran baino 10.111 gehiago (%5,98).
Datuak probintziaka aztertuz gero Bizkaia da zenbaki absolutuetan langabeen igoera handiena izan duena (3.685 gehiago, %5,23), baina ehunekoei erreparatuz gero, Arabak izan du hazkunderik handiena (1.381, %7.19).Gipuzkoan 2.420 gehiago dira (%6,29) eta Nafarroan 2.625 gehiago (%6,46).
Datu horiek iazko urtarrilekoekin alderatuz gero langabetuen igoera are eta nabarmenagoa da. Orotara, iazko urtarril amaieran baino 32.497 herritar gehiago zeuden enplegurik gabe aurtengoan. Ehunekotan, berriz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %23 inguru egin du gora urtebetean eta %18,98 Nafarroan.
Ekonomia
Urtarrilean hamar mila langabe gehiago Hego Euskal Herrian
Guztira 180.000ra urreratu da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan enplegurik gabe daudenen kopurua. Datua iazko urtarrilekoarekin alderatuz gero, 32.500 herritar gehiago daude orain langabezian. %13,21ean kokatu da Hego Euskal Herriko langabezia tasa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu