Urte askoan amiantoarekin lan egin zuen langile bat hil da

CCOOren iritziz, Osakidetzak ezkutatu egiten ditu lanagatik sortzen diren gaixotasunak

Erredakzioa
2009ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Sindikatuek emandako datuen arabera, 2025era bitartean 10.000 langile inguru hilko dira amiantoaren eraginez Euskal Herrian. Eta egia da astez aste kasu asko ari direla agertzen. CCOOk atzo jakinarazi zuenez, herenegun hil zen azkena: Luis Guerra General Electricako langile ohia.

1966tik aurrera galdaragile eta muntaketa lanetan aritu zen enpresan, amiantoarekin eta beste hainbat gai toxikorekin kontaktuan. Duela bi aste jo zuen langileak sindikatura, gaitza lanak eragin ziola onartzeko tramiteak egiteko laguntza eske. Sindikatuak gaitzetsi du Osakidetzak gaitza diagnostikatu zuela, baina ez zuela lanak eragindakoa izan zitekeela jakinarazi. «Ezkutatu egiten du gaixotasunen jatorria lanean dagoela, mutualitateei dagozkien kostuak bere gain hartuz», esan du Jesus Uzkudun Lan Segurtasunerako arduradunak.

Beste kasu baten berri ere eman du CCOOk. Osakidetzako iturgin bati pleurako minbizia duela esan diote. 36 urtean aritu da lan horretan. «Osakidetzaren ezkutatze politika zein eskandalagarria den erakusten du kasu horrek,bere langile bati eraginda ere ez baitu erreakzionatzen», azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.