Maiatzera arte Espainiako administrazio orokorrak izan zuen defizitari buruzko datuak eman zituen Raxoiren gobernuak atzo. Bost hilabetean 36.364 milioi euroko defizita izan zuen. Hain zuzen ere, barne produktu gordinaren %3,41. Urte osoan administrazio orokorraren defizitak %3,5 ez gainditzea da gobernuak ezarri duen helmuga. Aurrerapenak eta ezohiko sarrerak alde batera utzita, defizita %2,38 izan zen. Hala ere, iazkotik oso hurbil (%2,59). Administrazio guztiak aintzat hartuta, defizita joan den urteko %8,9tik %5,3ra jaitsiko zuela adostu zuen Espainiak Europako Batzordearekin.
Bien bitartean, 3.000 milioi bildu zituen atzo Altxorrak, laburrera begirako zor salmenta batekin. Hiru eta sei hilabeterako letren truke emandako interesa nabarmen igo behar izan zuen.
Urte osorako defizit helburua gainditzeko zorian da Espainiako Gobernua maiatzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu