Urte osorako defizitaren muga gainditu du Espainiak
Espainiako administrazio zentralak lanak izango ditu aurten %4,5eko defizitaren muga betetzeko. Urteko lehen zazpi hilabeteotan 48.517 milioi euroren defizita pilatu du, BPGaren %4,62koa. Iazko epe horretan baino %25,8 gehiago da hori. Marta Fernandez Curras Aurrekontuetako Estatu idazkariak, ordea, ziurtatu du muga betetzeko moduan izango direla, orain arte pilatutako zuloaren zati handi bat autonomien eta udalen 2010eko finantzaketa likidatu izanari sor zaiolako. Aurten Estatuak egin dituen ordainketak eta diru-sarrerak soilik kontuan hartuta, defizita %2,95 da. Errenta eta sozietate zergen bilketa handitu egin da, eta jaitsi, berriz, kontsumoaren gaineko zergena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu