«Aurten ez dugu esango suspertze ekonomikoa aurreikusten dugula. Urtero esaten dugu, baina ez da iristen suspertzerik». Izan ere, Jose Maria Ruiz Urtxegiren ustez, hurrengo urteko lehen sei hilabeteetan urte «pattal» honetakoa baino hazkunde txikiagoa aurreikusten du Gipuzkoako patronalak.
Inguruko ekonomien bilakaeraren bide beretik joan da Gipuzkoakoa, eta hazkunde erritmoa gelditu egin da hirugarren hiruhilekoan, besteak beste, «petrolioaren eta industria lehengaien garestitzea eta euro-dolar trukea» faktura pasatzen hasi direlako. Ondorioz, 2005erako aurreikuspenak «ziurgabetasunez» betetakoak dira Adegirentzat. Aurten, gainera, aspaldian gertatu ez zena gertatu da: «Gipuzkoako industriak nolabaiteko gaitasun falta agertu du kanpoko goranzko fasetik onurak igartzeko». Gipuzkoako industria sarearen ezaugarriak dira horren arrazoia. «Ziurgabetasuna ekipo ondasunetako inbertsioak atzeratzen ari da, esaterako, makina-erremintan, eta hori zuzenean nozitzen dugu Gipuzkoan», azaldu zuen Urtxegik.
Kezka nagusia, lehengaiak
Inbertsioekin apustua egiten jarraitu dute, hala ere, Gipuzkoako enpresek. Adegik 200 enpresa ingurutan urtero egiten duen inkestak hala erakutsi du. Salmenten hobetzetik eta enpresen emaitzen hobekuntzatik etorri da apustu hori. Hala ere, irabazi marjinak txikitu egin zaizkiela adierazi dute enpresa gehienek, %70ek. Marjinak estutzearen eragileak lehengaien garestitzea (%88ren ustez), salmenta prezioen jaitsiera (%58) eta lan kostuak (%53) izan dira. Hain zuzen, lehengai garestiak dira Gipuzkoako enpresen kezka handiena.
Datu guztiei begira, Adegi presidente Jose Martin Etxeberriak sindikatuei «elkarrizketa sendotzeko» eskatu zien, «ekonomiarentzako une erabakigarriotan behar-beharrezkoa den egonkortasun soziala lortzeko».EAEko esportazioak %18,1 hazi dira, %16 inportazioak
ENPRESAK
Urte «pattalaren» ostean, hazkuntza txikiagoa espero du Adegik 2005ean
Gipuzkoako enpresen erdiek txartzat jotzen dute datorren urterako testuinguru ekonomikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu