ekonomia

Urtean 540 euro gehiago ordaindu behar mailegua Euriborraren urriko hazkundeagatik

2011ko urriaren 31
16:10
Entzun

Hileko datuak hartuta, Euriborra %2,1ean geratu da urrian. Horren arabera, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 540 euro gehiago ordaindu beharko ditu. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte. Mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.

Urriko datuarekin, urte honetan zazpi hilabeteetan hazi da hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea.

Euriborra 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du. 2008ko uztailean lortu zuen marka historikoa: %5,393.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.