Merkataritza

Urtebetean %1,5 jaitsi dira salmentak saltoki handietan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako saltoki handiek %4,3 gutxiago saldu dute elikatzeko ez beste produktuetan aurreko urteko uztailarekin alderatuta.

xabier martin
2013ko irailaren 6a
22:28
Entzun

Elikatzeko produktuetan salmentek gora egin dute urtebetean, 2012ko uztailetik aurtengo uztailera; %3,7 gehiago saldu dute saltoki handiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eustaten datuen arabera, elikatzeko ez besteko produktu gutxiago erosten dira orain saltoki handietan, ordea, duela urtebete baino: %4,3 gutxiago. Oro har, saltoki handien salmentek %1,5 egin dute atzera iazko uztailetik aurtengora.

Lurraldeka, Araban eta Bizkaian %0,4 eta %3,7 egin dute behera salmentek hurrenez hurren, eta Gipuzkoan, berriz, %1,9 igo dira. Aurreko hilabetearekin alderatuta (ekaina), %2,3 jaitsi dira salmentak hiru herrialdeetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.