Etxeen prezioak jaisten jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Iazko hirugarren hiruhilekotik aurtengora %8 inguru merkatu dira, batez ere bigarren eskukoen prezioak izan duen jaitsieragatik. INE Espainiako estatistika erakundearen arabera, %10 inguru merkatu dira —%9,2 Nafarroan, eta %11,7 EAEn—. Etxebizitza berriak, berriz, %4 pasa —%3,5jaitsi dira Nafarroan, eta %4,7 EAEn—.
Aldiz, salerosketetan ez da jaitsierarik izan, iazko hirugarren hiruhilekoko mailan mantendu baitira. Bigarren hiruhilekotik hirugarrengora, berriz, %13 igo da etxebizitzen salerosketa Hego Euskal Herrian.
Urtebetean %8 inguru merkatu dira etxebizitzak Hegoaldean
Bigarren eskuko etxebizitzen prezioa berriena baino gehiago jaitsi da; salerosketan ez da gorabeherarik izan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu