Urteko bigarren greba, baina agian ez da azkena izango
Krisia hasi zenetik, sei greba egun egin dira Hego Euskal Herrian, horietatik bost ELAk eta LABek deituta, beste erakunde txikiago batzuekin batera. CCOOk eta UGTk ere bat egin dute protestaldi horietako batzuetan, eta beren kasara ere iragarri zuten greba orokor bat, 2010eko irailaren 29an. Hura izan zen, alde handiz gainera, Hego Euskal Herrian erantzun gutxien izan duena. Espainian nagusi diren sindikatuek ez zuten atzoko protestara deitu, baina ez dute baztertu hurrengo hilabeteotan lanuzte orokor bat egitea. «Beste erremediorik ez badago, greba orokor bat izango da», esan zuen Ignacio Fernandez Toxo CCOOko buruzagiak, irailaren 15eko manifestazioaren ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu