KPI

Urteko inflazioa -%0,7an geratu da irailean Hego Euskal Herrian

Prezioak berriro jaitsi dira aurreko hilabetearekin alderatuta, eta inflazio negatiboaren joera nabarmena da jadanik.

xabier martin
2015eko urriaren 14a
08:27
Entzun

-%0,2 jaitsi dira salneurriak abuztutik irailera Hego Euskal Herian, eta urte arteko tasan negatiboa da argi eta garbi inflazioa: -%0,7. 2015eko inflazio pilatua ere kopuru bera da, -%0,7 prezioan izan duen beheranzko joera garbi utzita.

Salneurriak jaitsi diren atalak honako hauek dira: aisia eta kultura; hotel eta jatetxeak; garraioa; eta etxebizitza. Prezioei eutsi zaie komunikazioan eta medikuntzan; eta gora egin dute jantzietan eta oinetakoetan; edari alkoholdunetan eta tabakoan; irakaskuntzan; elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan prezioen jaitsiera nabarmena izan da azken hilabetean urte arteko tasari dagokionez: Gipuzkoan -%0,4koa da urteko inflazioa; Araban -%0,5ekoa; eta Bizkaian -%0,6koa; Nafarroan, berriz, hilabete batetik bestera %0,2 jaitsi dira prezioak, eta lurralde honetan urteko inflazioa -%-1,2koa da jadanik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.