langabezia

Urteko lehen hiruhilekoan langabezia tasa %14,1era iritsi da Euskal Herrian

Nafarroan igo da gehien langabezia tasa, %16,34ra, hain zuzen. 

2012ko apirilaren 27a
17:22
Entzun

Euskal Herrian langabezia tasa %14,1koa izan da urteko lehen hiruhilekoan, Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) Biztanleria Aktiboaren Inkestak (EPA) gaur kaleratutako datuen arabera. Datua apalagoa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera, %13koa, hain zuzen. Datuek erakusten dutenez, 2008tik gaur egun arte langabezia tasa handitzen joan da. Gaindegiak bildu ditu datuok. 

INEren arabera, lurraldeka langabezia tasarik altuena Nafarroan dago, %16,4rekin, eta jarraian Bizkaia dago, %14,8ko tasarekin.

Araban, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, INEren arabera Araban langabezia %15ean kokatzen da (4 puntuko igoerarekin) eta Eustat-en arabera, aldiz, langabeziak behera egin du denbora tarte berean, %6,8an kokatuz (0,4 puntuko jaitsieraz).

Bi estatistika iturri ofizialak erabiliz, Euskal Herriko langabezia tasak 1,2 puntuko igoera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuz. 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.