Espainiako Poliziak ustez kolonbiarrak Euskal Herrira ekarri eta iruzur egiten zien sare bat desegin du Gipuzkoan. Bederatzi lagun atxilotu ditu, baina horietatik lau aske utzi ditu. Atxilotuei langileen eskubideen kontrako delitua egitea egotzi die. Poliziak uste du ehun bat laguni egin zietela iruzurra.
Espainiako Poliziaren arabera, atxilotuek 7.000 eta 9.000 euro artean kobratzen zizkieten Euskal Herrira etorri nahi zuten kolonbiarrei. Trukean, lana eta bertan bizitzeko baimenak eskaintzen zizkieten. Euskal Herrira iritsi ostean, ordea, bertara etorritako kolonbiarrek ez zuten soldatarik kobratzen, eta, hilabeteren ostean, babesik gabe geratzen ziren. Gehienek etxeko lanetan lan egin zuten, eta, zenbaitek, baita prostituzioan ere.
Hipotekak edo maileguak
Euskal Herrira etorritako kolonbiarrek beren etxeak hipotekatu behar izan zituzten edo ustezko iruzurgileei maileguak eskatu.
Ustezko iruzurgileen sareko buruak Pasai Antxon (Gipuzkoa) atxilotu zituzten, J.A.R.O. eta M.E.G.N. senar-emazteak. Lekukoek esan dute bi horiek hamar etxe baino gehiago dituztela Kolonbian.
Ikerketak lau hilabete iraun du, eta iruzurra egin zieten zenbait kolonbiarren testigantzei esker egin du aurrera. Kolonbian bertan erakarri, lana eskaini, Espainiara bidali, handik Euskal Herrira ekarri eta iruzur egiten zieten.
Ustez kolonbiarrei iruzur egiten zien sare bat desegin dute Gipuzkoan
Ustez lana eskaintzen zieten diruaren truke, baina hilabeteren ostean ez zieten soldatarik ordaintzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu