Ituna

Uxue Barkosek nafarrentzako zigortzat hartuko luke ituna aurten bertan ez eguneratzea

Akordioa urtea amaitu baino lehen sinatzea espero du Nafarroako lehendakariak. Horretarako bi administrazioen konpromisoa dagoela nabarmendu du, "bai pribatuan bai publikoan adierazia".

Uxue Barkos, artxiboko irudian. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Irune Lasa.
2017ko abenduaren 19a
11:23
Entzun

Kontzertu ekonomikoaren legea eta kupoaren eguneraketa defenditzerakoan, Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak esan zuen Nafarroako itun ekonomikoa eta ekarpena ere urtea amaitu aurretik adostuko zituztela bi administrazioek. Baina urtea amaitzeko egun gutxi falta direnean, oraindik ez dago akordiorik Espainiako Estatuaren eta Nafarroaren arteko finantza harremanak arautzen dituen hitzarmenaren inguruan. 

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak gaur Radio Euskadin emandako elkarrizketan azaldu duenez, "xehetasun batzuk falta dira adosteko, baina bi administrazioen konpromiso publiko eta pribatua dugu ituna 2017a amaitu baino lehen sinatuko dela". Hori gertatuko ez balitz, urtea amaitu eta itunak eguneratu gabe jarraituko balu, Barkosek hori nafarren kontrako zigor moduan ulertuko luke.

Elkarrizketa berean, lehendakaria kezkatuta agertu da itunari eta kontzertua kritikatzerakoan zenbaitek erakusten duten "seriotasun, zorroztasun eta zentzu faltarekin". Barkosen aburuz, horren atzean ez dago soilik birzentralizazio asmo bat; "une ekonomiko txar batekin kontu publikoak sufritzen hasten diren aldi oro agertzen da gorabehera hori".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.