LANGABEZIA

Uztailean baino 1.260 langabe gehiago zeuden abuztu amaieran Hego Euskal Herrian

Guztira 223.822 behargin zeuden lanik gabe abuztu amaieran Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Berria.info
2013ko irailaren 3a
09:17
Entzun

Soilik Nafarroan egin du behera langabeziak; 254 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe abuztu bukaeran, gaur goizean Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera. Hego Euskal Herriko beste hiru lurraldeetan, berriz, gora egin du langabeziak, uztailarekin alderatuta; 286 gehiago Araban, 866 Bizkaian eta 362 GIpuzkoan.

Datuak

Araba: abuztu bukaeran, 27.882 langabe.


Uztailetik, +286 (+%1,04); iazko abuztutik, +2.413 (+%9,47).

Bizkaia: ekain bukaeran, 97.149 langabe.

Uztailetik, +866 (+%0,90); iazko abuztutik, +7.238 (+%8,05).

Gipuzkoa: ekain bukaeran, 48.076 langabe.

Uztailetik, +362 (+%0,76); iazko abuztutik, +3.331 (+%7,44).

Nafarroa: ekain bukaeran, 50.725 langabe.

Uztailetik, -254 (-%0,5); iazko abuztutik, +2.373 (+%4,91).

Hego Euskal Herria: ekain bukaeran, 223.822 langabe.
Uztailetik, +1.260; iazko abuztutik, +15.355.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.