Espaniako Lan Ministerioak jakinarazitako datuen arabera, gora egin du langabeziak Hego Euskal Herrian. Uztaileko datuekin alderatuta, 1.333 langabe gehiago daude —%14,8koa da langabezia tasa—.
Lurraldeak banan bana hartuta, berriz, soilik Nafarroak lortu ditu datu positiboak. Han langabeziak %1,33 egin du behera abuztuan; aldiz, gainontzeko hiru lurraldeetan gora egin du langabe kopuruak. Arabarenak dira zenbaki okerrenak, %1,78ko igoerarekin.
Datuak
Araba: abuztu bukaeran, 25.595 langabe.
Uztailetik, +447 (%1,78); iazko abuztutik, -2.157 (-%7,77).
Bizkaia: abuztu bukaeran,87.334 langabe.
Uztailetik, +856 (%0,99); iazko abuztutik, -7.124 (-%7,54).
Gipuzkoa: abuztu bukaeran, 42.840 langabe.
Uztailetik, +593 (%1,40); iazko abuztutik, -4.138 (-%8,81).
Nafarroa: abuztu bukaeran, 41.767 langabe.
Uztailetik, -563 (-%1,33); iazko abuztutik, -4.435 (-%9,60).
Hego Euskal Herria: abuztu bukaeran, 197.536 langabe.
Uztailetik, +1.333; iazko abuztutik, -17.854.