Langabezia
Uztailean ekainean baino mila langabetu gehiago Hego Euskal Herrian
Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian ekainean baino 1.004 langabetu gehiago zeuden uztailean; beraz, gora egin du langabetuen kopuruak. Nolanahi ere, datuak iazko uztailekoekin alderatuz gero, aurtengoak hobeak dira: ia mila langabetu gutxiago zeuden aurten iazko uztailean baino.
Datu zehatzei erreparatuz, uztailean 85.987 langabe zeuden Hego Euskal Herrian; hau da, ekainean baino 1.004 gehiago. Hala ere, iazko uztailean aurtengoan baino 998 pertsona gehiago zeuden enplegu gabe: 86.986.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu