Valentziak zergak igo ditu eta gastua murriztuko du
Valentziako Gobernuak zergak igoko ditu, «Estatuarekiko elkartasunagatik», eta osasun gastuak murriztuko ditu. Atzo onartu zuen lege dekretua. Zergak igota 238 milioi euro bildu nahi ditu; osasun zerbitzuetan, berriz, 440 milioi euro gutxiago gastatuko ditu. 46 enpresa publikotik sei enpresa taldera pasako da. Hori bai, zenbait erabakitan atzera egin du: osasun zerbitzuetako eta hezkuntzako aldi baterako langileei lanorduak gutxitzea, gutxiago ordaindu behar izateko. Valentziako Gobernuak gehiegikeria asko egin ditu azken urteotan; America's Cup belaontzien proba eta 1 Formulako lasterketak, esaterako. Orain kontratu horiek guztiak berriro negoziatu nahi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu