Zergak

Vallsek nahi du Iparraldeko eta Frantziako 1,8 milioi etxe libratzea errenta aitorpena egitetik

Guztira 1.000 milioiren zerga murrizketak iragarri ditu; jasoko ez den diru hori zerga iruzurraren aurkako borrokarekin berreskuratu nahi du.

Miren Garate.
2014ko maiatzaren 16a
14:16
Entzun

Zergen azken urteotako igoerak herritarren artean sortu duen haserrearen jakitun, gaiari heltzea erabaki du Manuel Valls lehen ministroak. Esan du ekainean aurkeztuko duen Finantza Legean hainbat neurri berri sartuko dituela . Haren hitzetan, hiru milioi herritarrek zerga txikiagoak ordaindu beharko dituzte, eta 1,8 milio etxetan errenta aitorpenik egin beharrik ere ez dute izango.

Igandean ere aipatu zuen malgutu egingo zuela errenta aitorpena egiteko obligazioa. Orduan, 650.000 etxe libratuko zirela esan zuen; gaur, 1,8 miliotara igo du kopurua. Zerga aldaketak meseden egingo dienen hainbat adibide jarri ditu: "Bakoitzak 1.200 euroko pentsioa duen bikote baten zergak 1.000 eurotik 300 eurora murriztuko dira; bi umedun bikote batek, hilean 3.600 euro inguruko soldata gordina badute bihen artean, 700 euro ordaintzen zituzten orain arte, aurrerantzan  batere ez".

Neurriak Ogasunaren diru sarreretan izango lukeen eraginaz galdetuta, "zati handi bat" zerga iruzurraren aurkako borroka gogortuta berreskuratzeko asmoa dutela erantzun du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.