Vasilios Rapanos ez da Finantza ministro izango
Arazoak laster hasi zaizkio Grezian Antonis Samaras gobernuburu berriari. Finantza Ministerioa gidatu behar zuen pertsonak, Vasilios Rapanosek, ez du azkenean kargua hartuko. Joan den ostiralean, konortea galdu, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Iorgos Zaniasek ordezkatuko du, behin-behinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu