Mundua

Venezuelako parlamentuak herrialdeko aseguru-etxe nagusia nazionalizatzea onartu du

2010eko abuztuaren 19a
19:05
Entzun
Venezuelako parlamentuak atzo erabaki zuen, La Previsora izeneko aseguru-etxea nazionalizatzeko testua. La Previsora da Venezuelako aseguru-etxe nagusia.

2009an, kontu hartu zioten Venezuelako autoritateek aseguru-etxeari. Izan ere, beste dozena bat bankuri bezala, irregulartasunak eta iruzurrak egitea leporatu zioten Gobernutik. Orain hartu den erabakiarekin, bere akzio eta ondasunak onura publikokoak izango dira, baita bere filial guztiak ere.

Aseguru-etxea nazionalizatzeko testua parlamentuak onartu du, eta, orain Venezuelako Gobernura bidali da, sinadura eman eta erabakia indarrean sartu dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.