elkargi

Victor Ibarretxe aukeratu dute Elkargiko zuzendari nagusi

Administrazio Kontseiluak aho batez hartu du erabakia. 

2014ko ekainaren 25a
14:24
Entzun

Pedro Oiartzabalek dimisioa eman ondoren, hutsune hori nork beteko duen erabaki du Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkarteko Administrazio Kontseiluak. Uztailaren 1ean hartuko du kargua Victor Ibarretxek.

Elkargik jakinarazi duenez, Ibarretxek kargua bere gain hartuko du "harik eta Administrazio Kontseiluak sozietatearen zuzendaritza orokor berria behin betikoz bere gain hartuko duen pertsonaren hautaketa prozesu eta izendapena amaitu arte".

Ibarretxek 64 urte ditu; Bilbokoa da, eta Ekonomia eta Enpresaritzan lizentziaduna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.