Vidralak iaz baino %15,2 gutxiago irabazi du
GASTEIZ. Urrira bitartean 33 milioi euro irabazi ditu Vidralak, iaz epe berean baino %15,2 gutxiago. Arabako enpresak adierazi du ekoizpen kostuen gorakadak eragin duela irabazien jaitsiera. Izan ere, salmentetan eta produkzioan emaitza onak izan ditu: iaz baino %4,5 gehiago saldu du, eta ekoitzi ere %2,3 gehiago egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu