ILDO POLITIKO SINDIKALAK
•Bidegurutze estrategikoa.Euskal sindikalismoak bi aukera
ditu: soilik erreformei, murrizketei eta erasoei erantzuten
jarraitzea edo beste eredu sozioekonomiko bat eraikitzeko
prozesua abiatzea. LABek uste
du langileek mobilizazioetatik
haratago joatea eskatu dietela
euskal sindikatuei, eta Euskal
Herrian badaudela baldintzak
alternatiba eraikitzen hasteko.
«Erantzukizun nazionalaz jokatzeko unea da, interes partikularrak alboratu eta Euskal Herriko
langileen interesei lehentasuna
emateko». Erabaki estrategikoak hartzeko unea dela uste du sindikatuak.
•Prozesu bakarra. Krisi politikoak eta ekonomikoak jatorri ezberdina badute ere, prozesu bakarrean konponduko dira. Sindikatuen parte hartzea funtsezkoa dela uste du.
•Borroka, mobilizazioak eta akordioak. Aldaketa politikoak eta sozialak lortzeko borroka —estrategia berrituta— eta mobilizazioak ezinbestekoak direla berretsi du; baina, borrokaren
bidez, akordioak lortu nahi ditu, bai interesak partekatzen
dituenekin, bai gatazka bideratzeko, konpontzeko eta
gainditzeko proiektu guztiz ezberdinak dituztenekin.