Hartzekodunen konkurtsoan dago papergintza sektoreko Virtisu, Zallan. Urtebete baino gehiago da jarduera eten zenetik, eta soldatarik kobratu gabe daude langileak ordutik. Datozen hilabeteetan haien egoera aldatzeko bidean da, ordea. CEL Technologies & Systems enpresan lanpostua emango baitiete guztiei; 102 langile behargin dira guztira.
Tinta kendudako pasta, tisu bobinak eta zelulozasko hainbat produktu egiten ditu, besteak beste, CELek, eta akordioa lortu du ELArekin, LABekin eta Virtisuko langile batzordearekin. Lantegiaren azpiegiturak erabili ahal izango ditu, eta trukean langile guztiei emango die lana. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak adierazi du birkokapen horiek jarri zituela baldintzatzat azpeigiturak uzteko.
26 langile "berehala" hasiko dira lantokian, errelebo kontratuen formulapean, eta beste hainbeste irailaren 1ean, orduan ekoizpen berri batekin hasiko baita enpresak. Gainerakoak bigarren fase batean hasiko dira lanean, baina data hori oraindik ez du zehaztu Bizkaiko Diputazioak.