Vital fundazioak ia bederatzi milioi euro izango ditu: iaz baino %17 gehiago

Jon Urresti Vitaleko presidentea, fundazioaren ikur berriarekin. VITAL FUNDAZIOA.
2017ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Kutxabanken irabaziak handitu ahala handitu dira Vital fundazioarenak ere, bankuaren %11 baitu bere esku Arabako aurrezki kutxa zenak. Guztira, bederatzi milioi euro kudeatuko ditu: aurreko urtean baino %17 gehiago. Are gehiago handituko da «gastu soziala» deritzona; %29, hain zuzen ere. Horren barruan daude, besteak beste, gizarte bazterketaren aurka borrokatzen diren erakundeei ematen dizkien laguntzak, edo Vitalquiler alokairu sozialeko 869 etxebizitzen kudeaketa. Irudi korporatibo berria ere aurkeztu zuen Jon Urresti fundazioko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.