Vital Kutxak %3,1 gehiago irabazi du martxoa bitarte
GASTEIZ. Aurtengo lehen hiruhilekoan 15,7 miloi euroren irabazi garbiak izan ditu Vital Kutxak, iaz epe berean baino %3,1 handiagoak hain zuzen. Bezeroei emandako maileguak urtebetean %6,32 gehitu direla nabarmendu du finantza erakundeak. Berankortasun tasa, berriz, %2,3koa da, sektoreko batez bestekoa baino txikiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu