EkoNOMIA

Vital Kutxak hiruko bat-egitea aldarrikatu du, "ideologietatik gaindi"

"Bezeroek eta enpresariek euskal kutxa handia eskatzen dute, egonkorra, segurua, profesionala", esan du Gregorio Rojo Arabako aurrezki kutxako presidenteak.

2008ko abenduaren 1a
16:04
Entzun
Lehengo ostiralean bertan behera geratu zen BBK eta Kutxa Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrezki kutxen bat-egitea, Kutxako batzarrak atzera bota zuelako egitasmoa, eta gaur Gregorio Rojo Vital Arabako aurrezki kutxako presidenteak beste bietako buruei dei egin die hiru erakundeen bat-egitea egiteko. "Adostasuna" hartu beharko litzateke oinarri gisa, haren ustez.

2005ean hiru erakundeek bat-egitearen ildo nagusiak hitzartu zituztela azpimarratu du Rojok, hiruren "oreka" bilatuz, baina gero ez zutela proiektua zehaztu. "Bezeroek eta enpresariek euskal kutxa handia eskatzen dute, egonkorra, segurua, profesionala, ideologietatik gaindi".

Atzo Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak esan zuen BBKren eta Kutxaren arteko bat-egite proiektua albo batera utzi behar dela. Gaur gauza bera adierazi du Iñaki Gerenabarrena EAJko Arabako Buru Batzarreko presidente eta Vital Kutxako presidenteordeak.

Jaurlaritzaren kritika PSE-EEri eta PPri

Idoia Zenarrutzabeitia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak PSE-EEren eta PPren kontra hitz egin du gaur, BBKren eta Kutxaren bat-egitearen aurka bozkatu dutelako. "Sen onaren, logikaren, euskal gizartearen eta euskal ekonomiaren aurka ari dira", esan du Zenarrutzabeitiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.