Vitalek 508 milioi eman dizkie mailegutan enpresei
GASTEIZ. Azken hilabeteetan 1.586 enpresa finantzatu ditu Vital Kutxak: 508 milioi euro, alegia. SEA patronalarekin akordioa egin zuen urrian, eta finantzaketa lerro berezi bat jarri zuen indarrean enpresentzat. 150 milioi euro aurreikusi zituen hasieran bankuak horretarako, baina segituan agortu zuen. Hori dela eta, urte amaieran beste akordio bat gauzatu zuten, 400 milioikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu