Vitalek 68 milioi euro irabazi ditu, 2008an baino %10 gutxiago

Euskal kutxa handien artean jaitsierarik arinena izan du Vitalek, eta berankortasuna kontrolatu du

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Azken urteotan ez bezala, finantza erakundeek ez dute aurten iazko emaitza ekonomikoekin harrotzeko arrazoirik. Izan ere, gehienek beherakada izan dute irabazietan. Vitalen txanda izan zen atzo; Arabako Kutxak,2008an baino gutxiago irabazi arren, euskal kutxa handien artean atzerakadarik txikiena izan du. Vitalek 68 milioi euro irabazi zituen 2009an, aurrekoan baino %10 gutxiago.

Krisiaren eraginari aurre egitea lortu dutela diote Vitaleko arduradunek,eta alderdi batzuetan, behintzat,hala izan da. Abenduaren 31n %3ko berankortasuna zuen finantza erakundeak; Espainian, aldiz, sektoreko batez bestekoa %4,91koa zen. Berankortasunaren estaldura, halaber, %76,12koa zuen urte amaieran.

Bezeroei emandako kredituei dagokionez, 6.967 milioi euroko maileguak eman ditu Vitalek 2009an, aurreko urtean baino %3,13 gehiago, hain zuzen ere. Banku korporatiboen eremuan emandako kredituak, berriz, %5 hazi ziren. Etxebizitzak erosi edota eraikitzeko onartutako kredituak %3,16 gehiago izan ziren iazkoan.

Vitalek %12,86ko kaudimen maila zuen ekaineko azken kalkuluetan, eta 530 milioi euroko likidezia garbia izan du.

Bulego berriak

Aurreko urtean 29 bulego berri ireki zituen Vitalek Arabatik kanpo, aurrez ikusi zituztenak baino bat gutxiago, Asturiasen martxan jarri beharrekoa atzeratzea erabaki dutelako. Edonola ere, finantza erakundeak ez du baztertu aurten bulego berriak irekitzea, krisialdiaren harira sortutako aukerak baliatzeko, «sektorearen berregituratzeak bulegoen itxierak ekartzea espero baita».



2009ko emaitzak

Kutxa. Irabaziak. %

BBK. 289 milioi . -14,8


Euskadiko K. 56,5 miloi. -43,8


Ipar Kutxa. 13 milioi. -5,1


Kutxa. 103,2 milioi. -29


Vital. 68 milioi . -10
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.