Portugalgo Gobernuko Vitor Gaspar Finantza ministroak dimisioa eman du. Murrizketa neurri berriak osatzen ari zen Gaspar, Europako Batasunak eta Nazioarteko Fondo Monetarioak duela bi urte Portugali emandako erreskatearekin betetzeko asmoz. Oposizioko talde guztiak, baina, horien aurka agertu dira.
2011an Pedro Passos Coelhoren eskutik Gobernura iritsi zenez geroztik, hainbat murrizketen erantzule izan da Gaspar. Hainbat izan dira haren aurka agertu diren ahotsak, eta behin baino gehiagotan eskatu dute haren dimisioa; tartean, Parlamentuko eztabaidetan baita manifestazio eta protestetan ere, hala nola, iragan asteko greba orokorrean.