EkoNOMIA

Vocentok 3,7 mililoi galdu ditu 2010eko lehen seihilekoan

Komunikabide inprimatuen diru sarreretan %6,4 galdu du. Interneten, berriz, %5,2 irabazi. Oro har, ustiapen emaitzak hobetu ditu, 98,6 milioi euroko zorra duen arren.

2010eko uztailaren 29a
12:22
Entzun
Espainiako Vocento komunikabide taldeak 3,7 milioiko galerak erregistratu zituen, 2010eko ekaina artean. Iaz, 131.000 euroko irabaziak izan zituen garai berean. Hala ere, ustiapen emaitzak hobetu egin ditu, berregituraketaren ondoren egin duen gastu murrizketengatik, langileen arloan bereiziki. Komunikabide inprimatuei dagozkiensarreretan %6,4 jaitsi da eta ikusentzunekoetan %5,4 igo. Interneten ere %5,2 igo du negozio zifra. Gainerako negozioetan %6,9 jaitsi da. 2010eko lehen seihilekoaren ondoren 98,6 milioi euroko zorra du Vocentok.

Hego Euskal Herrian gehien irakurtzen diren egunkariak Vocento taldekoak dira: El Diario Vasco eta El Correo. Horiez gain, Espainiako egunkari, telebista kate, eta interneteko orriek osatzen dute komunikabide taldea. Oro har, komunikabide inprimatuak dira Vocentoren negozio iturri nagusi. Bada, salmenta horietan %4,6 galdu du. Komunikabide taldeak interneti dagokionez, berriz, adierazi du publizitateko diru sarrerak %27,5 gehiago hazi direla. Interneteko publizitate sarrerak dagoeneko, Vocentok publizitatean dituen sarreren %10,6 osatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.