BRUSELA. Volkswagen da Europako Batasunean auto gehien saltzen duen konpainia, baita 2018an ere. ACEA patronalaren datuen arabera, apenas izan duen igoerarik aurten (%0,9), baina nahikoa izan da Alemaniako etxeak 3.611.948 auto saltzeko, beste inork baino gehiago.
Taldeko marka guztiek ez dute joera bera eduki, dena den. Audi eta Porche premium markek gutxiago saldu dute: lehenak -%12,2 (700.674), eta bigarrenak -%3,7. Seat, Skoda eta Volkswagen, aldiz, igo egin dituzte beren salmentak, %13,3 (440.753), %4 (701.670) eta %3,2 (1.698.084) hurrenez hurren.
VWen atzetik PSA talde frantziarrak hartu du bigarren lekua. %32,8ko igoera handia izan du, eta 2.459.841 auto saltzea lortu du. Taldearen barruan, Peugeotek saldu du gehien, 956.247 autorekin (+%5,3). Opel/Vauxhall erosi berriak 869.054 auto salduren ekarpena egin du; atzetik datoz Citroen, 589.943 autorekin (+%5,3), eta DS, 44.597rekin (+%1,1).
Autoen Europako merkatuaren podiuma Renault taldeak osatu du, 1.614.410 auto saldu eta gero (+%0,8). Renault markako 1.088.346 auto saldu ditu (+%3,9) eta Dacia markako 519.088 auto (+%12).
Premium merkatuan, Land Rover, BMW eta Mercedes-Benz (%2,2, 838.358) jaitsi egin dira, eta Volvo (%6,4, 686.267) eta Lexus (%2,7, 44.961) igo.
Volkswagenek saldu du auto gehien Europan, 2018an
3.611.948 ibilgailu saldu zituen iaz, kopurua %0,9 igota; PSA dator ondoren, 2.458.841 autoren salmentarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu