VWk eguneko ekoizpenaren erdia galdu zuen batzarrengatik

Erredakzioa
2005eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Behar baino 531 kotxe gutxiago egin zituen atzo Volkswagenek Iruñeko Landaben industrialdean daukan lantegiak, beharginek asanbladan jardun zutelako, txandaka. Eguneko ekoizpenaren erdia galdu zutela iragarri zuten Volkswageneko arduradunek. Ildo horretatik, batez beste 60 euro hartuko dituzte langile bakoitzaren hil honetako soldatatik, galdutako lanorduen truke.

Lantegiko arduradunekin lan hitzarmenaren gainean negoziatuko duen taldea aurkeztea zen asanbladaren helburua. Goizean, lau orduz luzatu zen batzarra. Zuzendaritzak 1.235 ibilgailutik 926ra jaitsi du eguneroko ekoizpena, langileek Polo berria ezagutu dezaten, baina atzo 395 ibilgailu bakarrik egin zituzten, lanuzteen ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.