Volkswagenen BEZaren auzia berriro mahairatu du UPDk. Alderdi horrek Auzitegi Nazionalera eraman du Espainiako eta Nafarroako gobernuek gaia ixteko lortutako akordioa. Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak erantzun du esanez akordioa legezkoa izan zela, bat datorrelako Itun Ekonomikoarekin. «UPDk ez du gure forua ulertzen», kexatu da Barcina.
Gaia Espainiako Kongresura eraman du Amaiurrek. Sabino Cuadra diputatuak galdetu dio Madrilgo gobernuari zeren truke onartu duen 781 milioi euroren ustezko zorra 75 milioirekin kitatzea. «Kromo aldaketa ezkutua dirudi, eta inork ez ditu haren baldintza ekonomikoak eta politikoak azaldu nahi». BEZari buruzko eskumen guztiak Nafarroan geratzea eskatu du Cuadrak.
Hamazazpi urtez Nafarroak jaso zuen VWek Landabenen egindako autoen BEZa, baina %90 esportaziorako zirenez, haren BEZa Espainiak itzuli zion gero autogileari.
VWren BEZaren auziaren konponketa legezkoa dela dio Barcinak
Amaiurrek galdetu dio Espainiako Gobernuari zergatik onartu du 781 milioiren ustezko zorra 75 milioirekin kitatzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu