Irudia. Bilbo
WALL STREETETIK BILBOKO BURTSARA
Herrialde arabiarretako iraultzen oihartzuna New Yorkeko finantza bihotzera eraman nahi dute gaurtik aurrera, Wall Streetera. Helburua Wall Streeten kanpaldi iraunkor bat antolatzea da, finantza sistemaren gehiegikeriak salatzeko eta ekonomia pertsonen zerbitzura egon behar duela aldarrikatzeko. Ekintzarekin bat egin dute mundu osoko hirietan. Bizkaian, bazterketaren aurkako taldeek elkarretaratze bat antolatu zuten Bilboko burtsaren aitzinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu