WATeko langileak, kaleratzeen aurka
MALLABIA. WAT enpresako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute, zuzendaritzak 28 langile kaleratzeko egindako «mehatxuaren» kontra. LABek dio enpresak ez duela langileen ordezkariekin akordiorik lortu nahi eta horrek larriagotu egin duela egoera. Gaur, autoen karabana bat egingo dute 17:30ean, eta eguerdian enpresako atarian elkarretaratzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu