Paul Wolfowitz Munduko Bankuko presidenteak ekainaren 30ean aurkeztuko du dimisioa, bikotekideari fabore tratua eman ziola-eta sortu den auziari bukaera eman asmoz. Wolfowitzek erakundearearen barne arauak urratu dituela ebatzi du auzia ikertzeko eratu zuten batzordeak. "3.01, 5.02 eta 6.01 jokabide kodeak eta pertsonal arauak urratu direla ondorioztatu du batzordeak", esan du plazaratu duten txostenak.
Hala, frogatutzat eman du Shaha Ali Riz bikotekide eta Bankuko funtzionariari neurriz kanpoko soldata eman ziola, urtean 193.500 dolarrekoa, Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkariak jasotzen duena baino handiagoa.
Ekonomia
Wolfowitzek ekainaren 30ean utziko du kargua
Munduko Bankuko presidenteak orduan emango du dimisioa. Bikotekideari fabore tratua eman zion auziak eragin du kargua uztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu